XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jolasean

Detektibe lanetan

Aurtengo ihauterietan jai handia ospatu dugu gure herrian.

Asko eta asko mozorrotu gara eta primeran ibili gara.

Txapelketa bat ere antolatu da eta lehenengo bost mozorrorik onenak saria jaso dute.

Ematen zaizkizun datu hauek antolatu ezkero, irabazleen izenak, mozorroa, adina eta zenbatgarren gelditu diren jakin ahal izango duzu.

Izena

Mozorroa

Adina

Sailkapena


Nereak, hirugarren gelditu denak baino urtebete gehiago du.
Pailasoz mozorrotu dena txapelketan laugarren gelditu da.
Pirata mozorroa duenak 13 urte ditu eta Asier du izena.
Aitziber indiar jantziarekin oso polita dago.
Txapelketaren irabazleak 14 urte ditu.
Bigarren lekuan gelditu denak Lander du izena eta Asierrek baino bi urte gutxiago ditu.
Gazteenak 10 urte ditu eta pailasoz mozorrotuta dagoenaren ondoren gelditu da.
Nereak 14 urte ditu.
Charloten mozorroa daramana pailasoz jantzita doana baino bi postu lehenago gelditu da.
Irabazleak arlekin mozorroa du.